“BIHAR: bihar hasiko da gaur” pertsonak lidergo kontzientean hezteko eta herritarrak hainbat jarduera artistiko eta kulturalen bidez parte hartzera bideratutako ekimena da, hala nola “Funtsean: inspiratzen duten bizitzak” topaketak edo “Oneness” giza interdependentziari buruzko erakusketa artistikoa.
Lankidetza handiko proiektua da, El Buen Vivir fundazioak, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta “La Caixa” Fundazioaren Innova Programak, Iruñeko Udalak eta EnREDaRSE enpresa iraunkorren sareak bultzatu baitute. Aliantzak sortzea da gure erakundearen Plan Estrategikoak proposatzen duen elementu nagusietako bat, berrikuntza lantzeko eta ulertzeko modua egituratzen duen elementu gisa.