Fundazioa

Agerraldia Nafarroako Parlamentuan

WhatsApp Image 2025-09-23 at 14.31.08
Nafarroako Kutxa Fundazioaren Patronatuak, José Ángel Andrés lehendakaria, Juana García lehendakariordea eta Pilar Aramburo, José Luis Martín Nogales eta Javier Onieva ordezkari dituela, agerraldia egin du Nafarroako Parlamentuko Ekonomia eta Ogasun Batzordean, Fundazioaren 2024ko jarduera-memoriaren berri emateko.

Bere hitzaldian, José Ángel Andrések Fundazioaren datu ekonomikoak eta jarduerari buruzkoak azaldu ditu, eta gai zehatz batzuk ere azpimarratu ditu, hala nola Plan Estrategikoaren garapenaren errepasoa, ondarearen dibertsifikazio-prozesua, Berrikuntza eta Erronkak arloaren ezarpena edo lurraldetasunaren helburu estrategikoa.

Legebiltzar-taldeen hitzaldien txandan, bozeramaileek, oro har, oso balorazio positiboa egin dute, bai Fundazioak agerraldian erakutsi duen gardentasunari dagokionez, bai erakundearen misioaren betetze-mailari dagokionez, jardueraren eta proiektuen bidez.

Lotura honetan, agerraldia osorik entzungai.

Lotutako albisteak

Fundazioa

Jabetza hartzea Patronatuaren esparruan gauzatu da. Patronatua Fundazioaren gobernu-, administrazio- eta ordezkaritza-organoa da, eta bederatzi kidek osatzen dute. Myriam Gomez Garcia sartu du kide berri...

Fundazioa

Nafarroako Kutxa Fundazioak topaketa bat egin berri du landa-inguruneetako kultura-deialdian babestutako proiektuen artean, bere Lurralde Planaren esparruan. Saioak Nafarroako kultur ekimen ezberdinetako ordezkariak bildu zituen...