Allo, Sartaguda, Dicastillo eta Villatuertako ikastetxe publikoetan, Lizarrako eta Vianako ikastoletan eta Estella-Lizarraldeko BHIn garatutako proiektuaren lehen kalkuluen arabera, 50/50 metodologia aplikatuz zenbait ikastetxetan aurrezpenak lortu dira, eta metodologia horrek emaitza oso onak eman ditu maila nazionalean, energia-kontsumoan batez beste % 10 aurreztu baita.
Metodologia horrek eskoletan lortutako aurrezkien % 50 berrinbertitzen du, eta beste % 50ak udalei egiten die mesede, horiek ikasmaterialean edo eskola-hobekuntzan inbertitzeko aukera baitute. “EKO iSAVERS 50/50” proiektua beste ikastetxe batzuetan inplementatzen jarraitu ahal izateko, TEDERek hezkuntza-gida bat garatu du metodologiarekin eta material didaktikoekin, eta laster eskuragarri egongo da, azalpen-bideo batekin batera, TEDERen webgunean.
Ekimen hau oso lotuta dago Nafarroako Kutxa Fundazioak bere III. Plan Estrategikoan proposatzen duen lurraldetasun helburuarekin.