Kultura

Escena CIVICAN 2024

Escena CIVICAN-en aurkezpena
Nafarroako Kutxa Fundazioak CIVICAN Eszenaren edizio berri bat proposatzen du, aire zabaleko kontzertuen programa, nazioko bost emakume talde erreferenteren parte-hartzearekin. Aurten Nat Simons, Blanca Paloma, Susan Santos, Verde Prato eta Cecilia Krull izango ditugu lagun CIVICAN plazan abuztuaren 5etik 22ra bitartean.

Artisten musika-estiloak askotarikoak dira, eta horien artean aipagarriak dira popa, rocka, flamenkoa, elektronika, bluesa, countrya eta jazza. Nat Simons madrildarraren pop rockak CIVICAN Eszena irekiko du abuztuaren 5ean, 20:00etan, eta Anchel Solana (gitarra elektrikoa) eta Elena Pozarekin (koruak eta teklatua) batera egingo du, “Felinas” bere azken lana aurkeztuz.

Abuztuaren 8an, osteguna, Blanca Palomaren garaia izango da, fusio flamenko estilo bereziarekin, eta Pablo Polo gitarraz eta DJ Setez lagunduta arituko da. Alicantina ezaguna da Benidorm Festen lortutako garaipenagatik eta Eurovision 2023an parte hartzeagatik. Susan Santos extremadurarrarekin, bluesa eta countrya iritsiko dira CIVICAN plazara abuztuaren 12an, astelehena, David Salvador (baxu elektrikoa) eta Juli “el Largo” (bateria) lagun dituela. Abeslaria, gitarrista eta konpositorea, bluesaren eta countryaren nazioarteko panoramaren erreferentzia bihurtu da eta freskotasun eta heldutasun une berezia bizi du.

Abuztuaren 19an, astelehena, Ana Arsuaga tolosarraren Verde Prato alter ego-ren ahotsaz gozatzeko unea izango da. Gehienbat euskaraz abestuz, raparen berezko sekuentzia elektronikoak eta perkusioak tartekatzen ditu, paisaia onirikoetara eramaten duen ahotsarekin. Eszena CIVICAN abuztuaren 22an amaituko da, osteguna, Cecilia Krullekin, Pablo Gutierrez pianoan lagun duela. Madrildarrak protagonismo berezia hartu du “La casa de papel” edo “Vis a Vis” telesailetako abesti nagusien interpretea izateagatik. 2023an, bere lehen diskoa argitaratu zuen, “Now”, bere ibilbideko lehen urteetan konposatutako kantuen bilduma.

Lotutako albisteak

Kultura

Jose Angel Andres Nafarroako Kutxa Fundazioko presidenteak eta Fermin Lorente Nafarroako Kutxaren Kultura Saileko koordinatzaileak Pentsamenduaren Astearen bosgarren edizioa aurkeztu dute. Irailaren 21etik 24ra egingo...

Kultura

CIVICANek, Nafarroako Kutxa Fundazioaren kultur zentroak, 2026-2027 Ikastaroetan aurrez izena emateko epea ireki du, 40 prestakuntza-proposamen baino gehiagoz osatutako eskaintza. Aurreinskripzioa abuztuaren 28ra arte egin...