Fundazioa

Nafarroako Kutxa Fundazioak DEMOS 2025 Foroan parte hartzen du

Foro DEMOS 2025
Nafarroako Kutxa Fundazioak DEMOS, Fundazioen eta Gizarte Zibilaren Foroaren bederatzigarren edizioan parte hartu du, Sevillan, 2025eko irailaren 30ean eta urriaren 1ean, “Filantropiaren mugak” lelopean. Fundazioen Espainiako Elkarteak (AEF) urtero antolatzen duen topaketa horretan, DANAri laguntzeko Fundazio Emaileen Batzordearen ekimena aurkeztu zen. Proiektu horrek indartu egiten du fundazioen sektoreak larrialdietan arin eta elkartasunez jarduteko duen gaitasuna.

Nafarroako Kutxa Fundazioak DEMOS, Fundazioen eta Gizarte Zibilaren Foroaren bederatzigarren edizioan parte hartu du, Sevillan, 2025eko irailaren 30ean eta urriaren 1ean, “Filantropiaren mugak” lelopean. Espainiako Fundazioen Elkarteak (AEF) antolatu zuen topaketa, eta sektoreko erreferenteak bildu zituen, filantropiak erronka globalen aurrean duen zereginari buruz hausnartzeko.

Gemma Botín Proiektu eta Berrikuntzako zuzendariorde nagusiak Nafarroako Kutxa Fundazioa ordezkatu zuen “Filantropia hondamendi naturalen aurrean. nola jokatu dugu? nola prestatzen gara?”. Bertan, filantropia prebentiboaren papera jorratu zen, muturreko fenomeno klimatikoen maiztasun eta intentsitate gero eta handiagoak markatutako testuinguru batean.

Hainbat fundaziotako adituak eta ordezkariak bildu ziren saioan, eta ingurumen-krisien, klima-aldaketaren eta hondamendi naturalen arteko lotura azpimarratu zen, prebentziotik jarduteko premia nabarmenduz. Gainera, DANAri laguntzeko Fundazio Emaileen Batzordearen ekimena aurkeztu zen. Proiektu horrek indartu egiten du fundazioen sektoreak larrialdietan arin eta elkartasunez jarduteko duen gaitasuna.

DEMOS 2025 ekitaldian parte hartuta, Nafarroako Kutxa Fundazioak berretsi egiten du bere bokazioa: alde batetik, finantzatzea eta, bestetik, aliantza estrategikoak bultzatzea, eta, bestetik, berrikuntzarekin eta konpromiso sozialarekin erantzutea gure garaiko erronkei. Horrela, esparru filantropiko eta humanitarioko erakunde erreferente gisa duen rola indartzen du.

Lotutako albisteak

Fundazioa

Jabetza hartzea Patronatuaren esparruan gauzatu da. Patronatua Fundazioaren gobernu-, administrazio- eta ordezkaritza-organoa da, eta bederatzi kidek osatzen dute. Myriam Gomez Garcia sartu du kide berri...

Fundazioa

Nafarroako Kutxa Fundazioak topaketa bat egin berri du landa-inguruneetako kultura-deialdian babestutako proiektuen artean, bere Lurralde Planaren esparruan. Saioak Nafarroako kultur ekimen ezberdinetako ordezkariak bildu zituen...