LAGUNTZA IRISTEN EZ DEN LEKUETAN LAGUNTZEA
Bere aurrekontuaren % 1.4 nazioarteko lankidetza proiektuetara bideratzeko konpromisoari eutsi zion Nafarroako Kutxa Fundazioak. Era berean, ahaztutako krisien aldeko apustuarekin jarraitu zuen, nazioarteko erakundeentzat eta komunikabideentzat ahaztuta geratu diren egoera humanitario kronifikatuen alde.
Horren harira, Fundazioak ekimen bat jarri du abian 2022an, krisi humanitario horiei “ahaztuak” abizen hori kentzen saiatzeko irtenbide berritzaileak bilatzeko. Hala, hainbat esparru eta hedabidetako erakundeekin lankidetza proiektu bat hasteko prozesuari ekin dio, egoera horiei zabalkunde handiagoa emateko.
Zabalkunde handiago horren helburua da gizarteak hobeto ezagutzea pertsonek bizi duten egoera, eta nazioarteko lankidetza erakundeei komunikazio tresna gehiago ematea, funts gehiago lortzeko eta krisi ahaztu horietan pertsonek bizi duten egoera hobetzeko proiektu berriak sortzeko.
Gainera, 2021ean Fundazioak lagunduta Guatemalan aurrera eramandako Oxfam Intermon proiektuaren onuradunen eta langileen talde batek CIVICAN zentroaren instalazioak bisitatu zituen 2022an, beren bizi esperientzia kontatzeko eta krisi ahaztuen funts horrek beren egoera hobetzen nola lagundu zuen azaltzeko.