FUNTSA ETA HELBURU PARTEKATUAK

Nafarroako Kutxa Fundazioak eta “la Caixa” Fundazioak elkarrekin egiten duten jarduerak, Innova Programaz gain, bi erakundeen funtsarekin eta helburuekin bat datozen kolektiboekin eta gizarte premiekin lotutako beste alderdi batzuk ditu ardatz.


Siempre acompañados

Siempre Acompañados programa

“La Caixa” Fundazioak herrialdeko hainbat lekutan bultzatzen duen programa hori 2022an ezarri zen gure erkidegoan, Nafarroako Kutxa Fundazioarekin eta Iruñeko Udalarekin egindako aliantzari esker.

Horrela, Nafarroako Kutxa Fundazioaren Oskia zentroan hasi zen lanean, Iruñeko Donibane auzoan, eta inguru horretako “Auzoko adinekoaren aldeko Ituna” ekimenaren eskutik.

Hala, elkarlanean, eta Donibane auzoko era askotako erakundeak barne, lanean hasi ginen horrelako tokietako adineko pertsonei askotan gertatzen zaien egoerari (nahi gabeko bakardadea) konponbidea emateko. Datozen urteetan bere jarduera Iruñeko beste auzo batzuetara eta Nafarroako beste herri batzuetara zabaltzeko asmoz jarri zen abian ekimen hori.

Pilotaje de innovación social para personas mayores

Adinekoentzako gizarte berrikuntzako gidaritza

Bi fundazioek gizarte berrikuntzaren eta gizartean sortzen diren egoerei irtenbidea emateko modu berrien alde egin duten apustuaren barruan, Nafarroako Kutxa Fundazioak Iruñeko Txantrea auzoan duen Convive Santesteban zentroak gidaritza leku gisa balio du beste zentro edo leku batzuetan errepikatzeko moduko eredua sortzeko.

Horren harira, 2022. urtea aurrerapausoa izan da pandemiak eragindako mugak gainditu direlako, eta dokumentazio erabilgarria sortu delako, errepikatzeko lana errazteko eta egin diren aurrerapenenen eta jardunbide egokien lekukotza emateko.

Unidad de Acceso a la Justicia de Personas con Discapacidad Intelectual

Adimen urritasuna duten pertsonek justizian sarbidea izateko unitatea

Unitate hori sortzeko ernamuina izan zen 2022. urtea. Unitate hori proiektu aitzindari gisa sortu zen, desgaitasuna duten pertsonei arreta integrala emateko, abusuak edo tratu txarrak gertatzen direnean.

Arreta eredu berria da, alderdi terapeutikoak, judizialak edo polizialak barne hartzen dituena.

Proiektu horretan, bi fundazioek aliantza bilatu zuten erakunde espezializatu batekin, A la Par Fundazioarekin, eta administrazioarekin, Nafarroako Gobernuaren bitartez. Hala, lau aldeen artean ibilbide bat hasi dute, eta osatzen joango da aurrerantzean, irtenbide berritzailea emateko egoera konplexu baten aurrean erantzuna behar zuen kolektibo horri.