Irisgarritasun unibertsalarekiko konpromisoa

Nafarroako Kutxa Fundazioak irisgarritasun unibertsalerako konpromiso sendoa hartu zuen 2018an. Aurrerapausoak ematen joan da eta azken urteetan bere zentroek eta kudeaketa ereduak ziurtagiria lortzearekin burutu da.

Pertsona GUZTIEK instalazio, jarduera eta zerbitzu guztietara sartzeko eskubide bera izan behar dutelako uste sendoa da funtsezko arrazoia Nafarroako Kutxa Fundazioak irisgarritasun unibertsaleranzko ibilbide horri ekitea erabakitzeko.

Fundazioaren Patronatuaren hasierako konpromisoari eta ondoren zuzendaritza nagusia eta langileak inplikatzeari esker, erakundearen barruan kultura aldatu da, eta irisgarritasuna Nafarroako Kutxa Fundazioaren jardueraren zeharkako elementu bilakatu da.

Horri horrela, 2021ean, Nafarroako Kutxa Fundazioak AENOR enpresaren UNE 170.001.1 eta 170.001.2 zigiluak lortu zituen. Bereizgarri horiek ziurtatzen dute CIVICAN espazioak eta Río Irati zentroak eta haien kudeaketa sistemak irisgarritasun arau horiek betetzen dituztela.

Lorpen hori mugarri historikoa da; izan ere, Nafarroako erakunde batek lehenengoz lortu ditu bereizgarri horiek.

GEHIAGO JAKIN