Desentsibilizazio Sanitarioko proiektua

Fundazioaren Isterria zentroaren ekimen honen helburua da ikastetxeko ikasleen, adimen desgaitasuna duten pertsonen eta osasun arloko langileen arteko harremana hobetzea, egiten diren kontsultak eraginkorragoak eta ez hain traumatikoak izan daitezen. Horrek hobekuntza dakar ikasleentzat eta haien familientzat, baita osasun arloko profesionalentzat ere.

Nafarroako Gobernuko Gizarte Errealitatearen Behatokiak eta Tomás y Lidia Recari García Fundazioak antolatzen duten Gizarte Berrikuntzako III. Saria jaso zuen proiektu horrek. Aintzatespen handia da hori zentroko taldeak proiektu hau garatzeko aurreko urteetan egin duen lan handiarentzat.

Desentsibilizazio Sanitarioak hiru lan ildo ditu:

- Isterria zentroko ikasleekin eta erizainarekin sentsibilizazio lana egitea.

- UPeko Osasun Zientzien fakultatearen eskutik, ikasleak eta osasun arloko profesionalak prestatzea, beren lana modu eraginkorragoan egiteko tresnak izan ditzaten.

- Dokumentu bat sortzea, osasun pasaportea, osasun arloko langileei behar duten informazioa emateko, kontsultak ahalik eta eraginkorrenak izan daitezen.

GEHIAGO JAKIN

Saria ematea