TALENTUA NAFARROARA ITZULTZEA

Programa hori Nafarroako Gobernuak gidatzen du, Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuaren bitartez, eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren laguntza du. 2022an, kanpoan lan egiteko gure erkidegoa utzi duen talentuak Nafarroara itzultzea planteatu ahal izateko baldintza egokiak sortzeko estrategiarekin jarraitu zuen programa horrek.

Hiru ardatz ditu NEXT Estrategiak. Lehenengoak, "Komunikazioa eta lotura" izenekoak, Nafarroaren eta kanpoan dauden Nafarroako herritarren arteko komunikazioa indartu nahi du, Foru Komunitateko kide izatearen sentimendua mantendu, kanpoan bizi diren nafarren arteko harremana erraztu eta Nafarroako diasporaren joerak behatu.

Bigarren ardatzak, "Atxikipena eta itzulera" izenekoak, Nafarroara norbere borondatez itzultzea erraztu nahi du, jendea nahi gabe kanpora atera ez dadin lagundu, eta atxikipen eta itzulera politikak Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiarekin (S3) lerrokatu.

Azkenik, "Lankidetza aktiboa" ardatzak atzerrian bizi diren nafarrekiko lankidetza sustatu nahi du, sare kooperatibo bat eraiki, eta Foru Komunitatea nazioartean ezagutu dadin lagundu..

Abenduaren 29an CIVICAN zentroan egin zen NEXT programarekin elkarlanean aritzen diren erakundeen eta Nafarroatik kanpo bizi diren pertsonen arteko ohiko topaketa. Berriro ere, gure komunitatera itzuli diren pertsona batzuen testigantzek eta NEXT programaren lankidetza nola aurkitu zuten azaltzeak balio izan zuten aukera hori sustatzeko bertaratu zirenen edo modu telematikoan parte hartu zutenen artean.

GEHIAGO JAKIN

icono
500

PLATAFORMAN INSKRIBATUTAKO PERTSONAK

icono
27.000

FORU ERKIDEGOTIK KANPO DAUDEN NAFARRAK

icono
22

NAFARROAKO ETXEAK ATZERRIAN

icono
3

NEXT PROGRAMAREN EDIZIOAK