Ikerketa bultzatzea

Nafarroako Kutxa Fundazioak bost ikasleri emandako beketatik eratorritako ikerketek beren bidea jarraitu zuten 2022an, epe ertaineko prozesu batean, lau urtetan, beren lana ondorio zehatzetan islatu ahal izateko.

Nafarroako Kutxa Fundazioaren, Nafarroako Unibertsitatearen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko lankidetzari esker, NUPeko hiru ikaslek eta Nafarroako Unibertsitateko bik laguntza hori izango dute beren ikasketak ikerketaren bidez osatzeko. Hala, Nafarroako Kutxa Fundazioak 375.000 euroko ekarpena egin du beka horien bidez.

Doktoretza aurreko beka horien ikerketa ildoak bat datoz Nafarroako Kutxa Fundazioaren irizpideekin, bai eta ikuspegi metodologikoa ere, lotura handia baitu erakundeen arteko lankidetzaren eta sareko lanaren beharrarekin. Hala, Garapen Jasangarrirako 17. helburuari (Aliantzak sortzea) jarraitzen zaio.

De este modo, ejes estratégicos de la Fundación como el apoyo a la investigación y la cultura, la promoción de la solidaridad y la convivencia y el apoyo a las personas más vulnerables se ven reflejados en los cinco proyectos de investigación desarrollados.

Horrela, Fundazioaren ardatz estrategikoak, hala nola ikerketa eta kultura bultzatzea, elkartasuna eta bizikidetza sustatzea eta pertsona kalteberenei laguntzea, islatuta daude garatutako bost ikerketa proiektu horietan.

EZAGUTU BEKAK

Nafarroako Unibertsitateko bi ikasleei eman zaizkien bekak honako hauek dira:

  • - Diskurtsoa, narrazioak eta identitatea genero indarkeriaren testuingurutan: analisia eta esku hartzeko lerroak Latinoamerikako emakumeekin Nafarroan.María Cristina Bastidaseneskutik.
  • - Kulturaren inpaktua gizartean eta kultura publiko berriak. Dailey Fernándezeneskutik.

Bestalde, NUPko ikasleei esleitutako hiru bekak honako hauek dira:

  • - DNafarroako gazte eta adineko helduengan bakardadea prebenitzeko eta murrizteko ebidentzian oinarritutako programa diseinatzea. Ananda Zeas Sigüenzaren eskutik.
  • - Haurtzaroko kontrako esperientziak eta adikzio nahasmenduen larritasuna helduaroan. Leire Leza Gonzalezen eskutik..
  • - Testura segurua duten proteina oinarriko platerak garun paralisia duten pertsonentzat: diseinua, elaborazioa eta bizitza erabilgarria. Gorka Merino Antonen eskutik..
icono
110.000

EKARPEN EKONOMIKOA

icono
5

EMANDAKO BEKA KOPURUA

icono
4

IRAUPENA (URTEAK)