Irisgarritasunaren aldeko apustu sendoa

CIVICAN espazioak eta Río Irati zentroak AENOR enpresaren UNE 170.001.1 eta 170.001.2 zigiluak lortu ondoren, 2022an ziurtagiri hori bera lortu zuen Isterriak ere. Azken hori Nafarroako Kutxa Fundazioaren hezkuntza bereziko zentroa da.

Horrek esan nahi du Isterria bihurtu dela irisgarritasun unibertsalaren ziurtagiria lortu duen Nafarroako lehenengo hezkuntza zentroa. Beste zentro batzuekin gertatu den moduan, zentroa osatzen duten PERTSONA guztiek ahalegina egin behar izan dute zigilu horiek lortzeko beharrezkoak ziren aldaketetara egokitzeko.

Hala ere, behar-beharrezkoa zen Isterria eta haren kudeaketa sistema irisgarritasun unibertsalari dagokionez egokitzea; izan ere, zentro horretara desgaitasun fisikoa eta intelektuala duten pertsonak joaten dira egunero, beharrizan oso zehatzak dituztenak, eta horiek kontuan izan behar dira zentroaren jardueraren eguneroko garapenean.

GEHIAGO JAKIN

Isterria eta irisgarritasuna

Ziurtagiriaren aurkezpena