NAFARROAKO KULTUR SAREA INDARTZEN
Kulturaren arloko ikerketa eta sorkuntzarako laguntzen deialdiaren bigarren edizioa egin da 2022an, eraldatzeko bokazioa duten kultur sorkuntzako eta ikerketako prozesuei buruzkoa. Sorkuntza fase hori funtsezkoa da proiektu artistiko eta kultural baten balio-katearen lehen maila ikertzeko eta garatzeko, sormen prozesuak ikertu eta esperimentatu ahal izateko, eta, azkenean, ekoitziko den proiektu bat osatzeko.
Gainera, ekoizpenerako eta hedapenerako laguntzen deialdian 20 proiekturi lagundu zaie. Hala, erantzuna eman zaie proiektu artistikoen eta kulturalen ekoizpen, erakusketa eta banaketa prozesuei, proiektu horiek jasangarriak izan daitezen eta gauzatzeko beharrezko sareetara eta kanaletara sarbidea izan dezaten.
Berrikuntza funtsezko printzipioa da, Nafarroako kultur sarea bere zentzurik zabalenean indartzea helburu duen programa honetan. Hala, sektoreko erakundeek, enpresek eta artistek hartzen dute parte, eta modu independentean garatzen dituzte beren proiektuak.
Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta “la Caixa” Fundazioaren ohiko entzute jarrera hori indartu egin da azken edizio honetan, eta malgutasuna eta egokitzapen gaitasuna erakusten jarraitu dute. Pandemiak eragindako ondorioek indarrean jarraitzen dute, eta InnovaCultural proiektuak aintzat hartu du kulturan izan duten eragina.
Proiektuek eragin handiagoa dute gizartean, eta hazkundea, aniztasuna, eraginkortasuna, sormena eta ahalduntzea bultzatzen dituzte, Nafarroako Foru Komunitatean kultura garapen berritzaileagoa, inklusiboagoa eta sozialagoa izateko..