Aztertu, prebenitzeko

Nafarroako Kutxa Fundazioak lankidetzan eta sareko lanean oinarritutako metodologia berritzailea duen proiektu hau bultzatzen du. Hiru urterako proiektu bat da, eta modu koordinatuan ari da aurrera eramaten mendekotasunen arloan adituak diren hiru erakunderekin: ANTOX, Gizakia Helburu eta Aralar.

2021. urtean, gizarte arazo horrekin amaitu nahian, ikerketa aitzindari bat aurkeztu zen Nafarroan, zorizko jokoen errealitatea ezagutzeko Foru Erkidegoan, eta joko horiek gazte nafarren artean duten lekuaren berri izateko. Ikerketa horretan oinarrituta, gero prebentzio programa esperimental bat sortzen joan da.

Jakin gehiago

Era berean, kirol federatua egiten duten gazteei zuzendutako komunikazio kanpaina bat sortu zen, Nafarroako Kirol Institutuarekin batera “Apostar no es deporte / Apostu egitea ez da kirola” izenpean. Aurkezpen ekitaldian Nafarroako kirolaren aurpegi ezagunak egon ziren, hala nola Oier Sanjurjo, Olaia Luzuriaga, Itziar Arregui eta Juan Martínez de Irujo.

Jakin gehiago

icono
4

ERAKUNDE PARTE HARTZAILEAK

icono
300.000

EKARPEN EKONOMIKOA (EUROAK)

icono
3

IRAUPENA (URTEAK)