Auzoan berriro eta kanpoko jarduerak martxan

Zentroak UNE 170001.1 eta 170001.2 ziurtagiriak lortzearen albiste bikainaz harago, 2021a jardueraren zati handi bat berreskuratzeko urtea izan da. Paseoak egiteko edo igerilekura joateko aukera berreskuratzean beste pauso bat eman zen auzoan, erabiltzaileen inklusioari begira.

Era berean, lankidetzak egin ziren hainbat erakunderekin. NUPeko Gizarte Langintzako ikasleei eskola bat eman zitzaien Pertsonengan Oinarritutako Plangintzari (POP)buruz, Río Irati zentroan helburu pertsonalak lortzeko erabilitako metodologia. Profesionalak eta erabiltzaileak joan ziren.

Era berean, profesionalek eta erabiltzaileek parte hartu zuten Nafarroako Unibertsitateak “Desgaitasuna duten pertsonen identitatearen eraikuntza” izenez antolatutako uda ikastaroan. Partaidetza horretatik abiatuta Hezkuntza eta Psikologia Fakultateak ikerketa proiektu bat sortu du, eta horretan ere parte hartuko dugu, beste zentro batzuekin batera. Eta Eskola Politeknikoarekin hainbat lankidetza lerro finkatu ziren, hala nola ikasleen prestakuntza, ikasleen eta Río Iratiko erabiltzaileen arteko elkarguneak eta jarduera partekatuak.

JAKIN GEHIAGO

icono
19

ERABILTZAILEAK

icono
5

PROFESIONALAK

icono
87,5

GOGOBETETZE-MAILA GISA ONGI-ERREGULARRA-GAIZKI ESKALAN "ONDO" AUKERATU DUTEN ERABILTZAILEEN %-

icono
9.53

FAMILIEN GOGOBETETZE MAILA –10ETIK–

icono
8.83

PROFESIONALEN GOGOBETETZE MAILA –10ETIK–