IKERKETA BULTZATZEA

Fundazioaren, Nafarroako Unibertsitatearen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko lankidetzak aukera ematen du NUPen hiru ikaslek eta Nafarroako Unibertsitateko bi ikaslek ikerlan bana abiaraz dezaten, lau ikasturtez luzatuko dena. Hala, Nafarroako Kutxa Fundazioak 375.000 euro banatzen ditu beka horien bidez.

Doktore aurreko beken ikerketa lerroak bat datoz Nafarroako Kutxa Fundazioaren Plan Estrategikoarekin, baita ikuspegi metodologikoa ere, erakundeen arteko sare lanaren eta lankidetzaren beharrari oso lotuta baitago; horrela, Garapen Jasangarrirako 17. helburua (Aliantzak bultzatzea) lortu nahi da.

Gauzak horrela, Fundazioaren ardatz estrategiko batzuk, hala nola ikerketa eta kultura babestea, elkartasuna eta bizikidetza bultzatzea eta pertsona zaurgarriei laguntzea, jasota daude aurrera eramango diren bost proiektuetan.

EZAGUTU BEKAK

Nafarroako Unibertsitateko bi ikasleei eman zaizkien bekak honako hauek dira:

  • - Diskurtsoa, narrazioak eta identitatea genero indarkeriaren testuingurutan: analisia eta esku hartzeko lerroak Latinoamerikako emakumeekin Nafarroan. María Cristina Bastidasen kargura.
  • - Kulturaren inpaktua gizartean eta kultura publiko berriak. Dailey Fernándezen kargura.

Bestalde, NUPeko ikasleei esleitutako hiru bekak honako hauek dira:

  • - Ebidentzian oinarritutako programa baten diseinua Nafarroako gazteen eta adinekoen artean bakardadea prebenitzeko eta murrizteko. Ananda Zeas Sigüenzaren kargura.
  • - Esperientzia txarrak haurtzaroan eta mendekotasun nahasmenduen larritasuna helduaroan. Leire Leza Gonzálezen kargura.
  • - Testura segurua duten oinarri proteikoko platerak garun paralisia duten pertsonentzat: diseinua, elaborazioa eta balio bizitza. Gorka Merino Antónen kargura..
icono
375.000

EKARPEN EKONOMIKOA (EUROAK)

icono
5

EMANDAKO BEKA KOPURUA

icono
4

IRAUPENA (URTEAK)