Berrikuntza eta kanpoko presentzia handiagoko urtea
Isterriaren identitate ikurrak, hots, kalitatezko hezkuntza eta berrikuntza, bere horretan mantendu dira 2021ean. Zentroko Hezkuntza Proiektua onartzeaz gainera, zentroa pandemiak sortutako egoerara egokitzeko gai izan da, osasun eskakizunei eta ikasleen nahiz familien beharrei erantzunez.
Berrikuntza hiru proiektu garrantzitsutan eman da:
- - Enklabe gelak. Proiektu bat Fec Vedruna ikastetxean, desgaitasuna duten pertsonen inklusioari lotutako esperientzia berri eta berritzaile gisa.
- - Osasun sentsibilizazio proiektua. NUPen lankidetzaz egindako ekimen honen bidez, osasun laguntzaren baldintzak hobetu nahi dira adimen desgaitasuna duten pertsonentzat.
- - HTPren (Helduarorako Trantsizio Programak) curriculuma egin da hezkuntza bereziko Nafarroako beste 3 zentrorekin. Gai horretan aurrerapen garrantzitsua ekarriko du datozen urteetarako.
Parte hartzeko bide bat ireki da Espainiako Hezkuntza Bereziko beste zentro batzuekin, eta zentroetako profesionalentzako prestakuntza saio batzuk egin ditugu, Especializados izeneko proiektu baten testuinguruan. Saioek oso harrera ona izan dute.

109
ERABILTZAILEAK 2020/21 IKASTURTEAN

74
PROFESIONALAK

43
PERTSONAK EGOITZAN

92
IKASTETXEKO IKASLEAK

17
OKUPAZIO ZENTROAN ARTATUTAKO PERTSONAK

9.32
IKASLEEN GOGOBETETZE MAILA –10ETIK–

9.5
FAMILIEN GOGOBETETZE MAILA –10ETIK–-

8.6