IRISGARRITASUN UNIBERTSALAREN ERREFERENTZIA NAFARROAN

Nafarroako Kutxa Fundazioak UNE 170.001.1 eta 170.001.2 zigiluak lortu zituen 2021ean, eta horien bidez ziurtatzen da CIVICAN espazioek eta Río Irati zentroak eta haien kudeaketa sistemak irisgarritasun arau horiek betetzen dituztela.

Lorpen hori mugarri historiko bat da, erakunde batek halako aintzatespen bat lortzen duen lehen aldia baita.

JAKIN GEHIAGO

Nafarroako Kutxa Fundazioaren ziurtagiri horiek agerian uzten dute zenbateko garrantzia duen pertsonak erdigunean jartzeak erabakiak hartzeko, jarduerak programatzeko eta egiteko eta espazioak egunez egun egokitzeko orduan. Horren bidez, arreta handiagoa eskatzen duten kolektiboei begiratzeko modua aldatu da, ahalik eta hesi gehien ezabatu ahal izateko.

Zigilu hori lortzeak Fundazioa osatuko zuten pertsona guztien konpromisoa ekarri du. Patronatua izan zen erabaki hori bultzatu zuen organoa, eta zuzendaritzaren babesa izan zuen, baita erakundeko talde osoaren inplikazioa ere.

Izan ere, ziurtagiri hori ibilbide baten hasiera da, eta Fundazioko taldea osatzen duten pertsonen konpromiso horrekin eta irisgarritasun unibertsaleko politika hori garatzeko beharrezkoak diren ezagutzak eguneratzeko beharrezko prestakuntzarekin jarraitu behar du.

JAKIN GEHIAGO