GIZARTE-, HEZKUNTZA- ETA KULTURA-GARAPENARI LAGUNTZEA
Innova Programak Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta “la Caixa” Fundazioaren bultzada garrantzitsua jaso zuen, 2021ean. Programa lideratzen duten bi erakunde horiek beren identitate komuneko Innova marka indartzea erabaki zuten, marka bat oinarritzen dena, hain zuzen, komunitatearen sorreran, aliantzen eraketan eta Nafarroan erreferente argia izateko eta erkidegoaren gizarte eta kultura ehuna indartzeko helburu argian. Innovaren bidez, Nafarroako Kutxa Fundazioak bere erreferentzialtasuna indartzen du Foru Erkidegoaren sektore horien barruan.
Hori dela eta, 2021ean Innovaren berritasun nagusia izan zen bideratzailearen irudia eta Innova espazioa sortzea.
Amparo Bértolo aukeratu zen bitartekari lanak egiteko programaren, hura osatzen duten erakundeen eta enpresa munduaren artean. Helburuak ziren programa hori osatzen duen komunitatea indartzea, aliantza eta sinergia gehiago sortzea, eta enpresa arlora hurbiltzen jarraitzea, gizarte eta kultura proiektuetarako ekarpen gehiagoren bila.
Era berean, INNOVA espazio fisikoa sortu zen CIVICANen, eta erreferentzia eta elkargune bat izango da bideratzailearentzak eta programa osatzen duten erakundeentzat. 2021ean jarraipena eman zaie ere, noski, prestakuntza eta networking espazioei, programaren identitate ikurretako bat hasieratik..

PROIEKTU BABESTUAK

FUNDAZIOEN EKARPENA -EUROAK

INNOVA TOPAKETAK
