NAFARROAKO KULTURA EHUNA INDARTZEN

Programa honen oinarrizko printzipioa berrikuntza da, eta haren helburu nagusia, berriz, Nafarroako kultura ehuna indartzea zentzurik zabalenean. Hala, sektoreko erakundeek, enpresek eta bere egitasmoak modu independentean garatzen dituzten artistek parte hartzen dute.

Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta «la Caixa» Fundazioaren entzuteko jarrera areagotu egin da azken edizio honetan, non malgutasunari eta egokitzeko gaitasunari jarraipena eman baitzaie. Pandemiaren ondorioak nabariak dira oraindik, eta InnovaCultural-ek jakin du sentikortasunez jokatzen kulturan izan duen inpaktuan.

Proiektuen gizarte irismena areagotzen ari da, haien hazkundea, dibertsitatea, eraginkortasuna, sormena eta jabekuntza bultzatuz Nafarroako Foru Erkidegoan kultura garapen berritzaileago, inklusiboago eta sozialago baten mesedetan.

2021eko nobedade nagusia izan zen kultura-ikerketarako eta -sorkuntzarako laguntzen deialdi bat sartu zela, eta 60.000 euro erabili zirela horretarako. Erabaki hori kultur komunitatea osatzen duten pertsona eta erakundeei etengabe entzute aktiboan oinarritzen da, eta ekoizpen artistikoaren zirkulua ixten saiatzen da; izan ere, aurten arte, ez zen aintzat hartzen aldez aurreko hausnarketa-prozesua eta proiektuak sortzea. Horrela, hainbat arlotako zortzi proiektu lagundu ziren, hala nola arte eszenikoak eta plastikoak, ikus-entzunezkoen sektorea, kudeaketa edo ondare immateriala.

JAKIN GEHIAGO

icono
750.000

EKARPEN EKONOMIKOA –EUROAK–

icono
23

PROIEKTU BABESTUAK

icono
32.608

PROIEKTUKO BATEZ BESTEKO EKARPENA –EUROAK–

icono
4

EANTOLATUTAKO EDIZIOAK