Irisgarritasunaren aldeko apustu sendoa

Nafarroako Kutxa Fundazioak era askotako jardueren (kultura, gizartea, kirola…) eta espazioen kudeaketari lotutako hainbat arlotako 50 inguru pertsona elkartu zituen. Bertan izan ziren ere irisgarritasun unibertsalaren arloko Nafarroako agintari nagusiak.

Horrela, ekitaldia hasteko, Nafarroako Kutxa Fundazioko presidente Javier Mirandak sarrera kontzeptual bat egin zuen, irisgarritasunak esan nahi duenaren definizio argi bat emanez. Era berean, Fundazioaren zuzendari nagusi Javier Fernándezek eta AENOR erakunde ziurtatzailearen Nafarroako eta Errioxako arduradun Emilio Flamariquek zigilu hori lortzeak planteatzen duen ahalegina eta eskakizuna nabarmendu zuten.

Bereziki nabarmendu ziren Fundazioaren bulegoetan eta CIVICANen lan egiten duten eta desgaitasuna duten bi pertsonaren lekukotzak; Naiarak eta Patriciak beren esperientziak eta sentsazioak azaldu zituzten, hainbat leku eta zerbitzutara sartzeko orduan suertatzen zaizkien askotariko egoerei aurre egin behar dietenean. Haien hitzetan agerian geratu zen irisgarritasunaren garrantzia pertsona askoren eguneroko bizitzan.

Nafarroako Gobernuaren presidenteorde Javier Remírezek, arloko agintari nagusi gisa, amaiera eman zion ekitaldiari, Nafarroako Kutxa Fundazioak irisgarritasun unibertsalarekin uden konpromisoa nabarmenduz.

JAKIN GEHIAGO