IKUSPEGI BAT PENTSAMENDU ETA KULTURA PARTEKATUAREN ESPAZIORANTZ
CIVICANek, Nafarroako Kutxa Fundazioaren kultura espazioak, ahalegin garrantzitsua egin zuen proposamen eta jarduera presentzialak egiteko 2021. urtean. Hala, egitarauak eta zerbitzuak eraldatu zituen, pentsamendu eta kultura partekatuaren espazioaren ikuspegia finkatuz. Helburua da gaur egungo gizartearen erronkei eta desafioei erantzutea, ikuspegi ludiko, sozial, partekatu eta garaikide batetik.
2021eko udazkenean, igerilekua eta kafetegia ireki ziren berriro, 2020an itxita egon ondoren.
CIVICANen programazio arloak 2021ean honako hauek izan dira: KULTURA ETA PENTSAMENDUA, ELKARTASUNA, HEZKUNTZA, GAZTEAK ETA FAMILIAK, LIBURUTEGIA, ETA OSASUNA ETA ONGIZATEA. Horrez gain, kultura bitartekaritza lantzen da programa askotan, eta garrantzi handia ematen zaio egiten denari eta egiteko moduari, programazioetan metodologia berritzaileak eta askotariko formatuak sartuta.
Eskainitako programazioa presentziala, duala eta digitala izan zen, Nafarroako Kutxa Fundazioaren Youtubeko kanalean sortutako eduki askorekin.
ALIANTZAK ETA LANKIDETZAK
Sarean egin da lan Nafarroako erakunde, sortzaile eta gizarte nahiz kultura eragileekin batera, eta oso gertuko arreta eskaini zaie Zentroko jardueran ohikoak diren pertsonei.
Aliantzak eta lankidetzak funtsezkoak dira gure programan. 2021ean, nabarmendu beharreko lankidetza hauek izan ditugu: Jakiunderekin, zientzia, kultura eta gizarte topaketei eskainitako “Perspektibak” programan ; Ramón Andrés pentsalariak eta saiakeragileak "Humanitateen Eskola" programa inauguratu zuen; Nafarroako Ateneoarekin , poesiari eskainitako “Mapak” programan ; Nafarroako Filosofia Elkartearekin (ANAFIE), Filosofiaren Gelan ; Baluarte Fundazioarekin, “Fortissimo klabean” programan ; Faktoriarekin, dantza garaikideko “Konbergentziak” programan ; NAK Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiarekin ; eta abar..
CIVICAN PLAZA
CIVICAN plaza eraikinaren kanpoaldean dagoen espazio bat da, eta udan protagonismoa izan zuen; izan ere, bertan, gogoetaren eta publikoaren partaidetzaren alde egin zen, eta bultzada bat eman zitzaion arte eszenikoari.
Dantza garaikideko eta bitartekaritzako Konbergentziak zikloan CIVICAN plaza dantzarako eszenatoki paregabea izan zen, baita gero publikoarekin izandako solasaldirako ere. Musikak ere protagonismoa izan zuen CIVICAN plazan, eta Saioak zikloan estilo ugari entzuteko aukera izan genuen, hala nola hiri soinuak, popa, Nu Jazza, soula, hip hopa, african beats, dream house eta elektroniko garaikidea.

jarduera 2021ean

erabiltzaile jardueretan

bertaratutakoen gogobetetze maila –10ETIK–

bisualizazio Youtubeko kanalean
