PANDEMIAREN ONDORIOEI MODU BERRITZAILEAN ERANTZUTEA

ZER DA?

Nafarroa Solidarioa 2020 ekimena Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta La Caixa Fundazioaren ekimena da, eta pandemiak ekarritako ondorioei erantzuteko sortu zen. Egoera horrek bereziki eragindako hiru kolektibotan zentratu zen: adinekoak, desgaitasuna dutenak eta kalteberatasun-egoeran daudenak..

Nafarroa Solidarioa ekimenaren berezitasuna, berriz, proiektuak garatzeko lan metodologia izan zen. Gizarte zibilaren eta programarekin bat egin zuten erakundeen etengabeko entzute aktiboari eta inplikazioaren bilaketari esker, helburuak lortzeko eraginkortasun handiagoa lortu zen, eta proiektuak ez ezik, proiektuak egin zituzten erakundeak ere hazteko aukera eman zuen.

Blockchain teknologia jauzi teknologiko berritzailea izan da Nafarroa Solidarioarentzat. Ahalegin garrantzitsua eskatu die ere aukeratutako erakundeei, plataforma erabiltzeko prestakuntza jaso eta horretara egokitu behar izan dutelako; dena dela, datozen urteetan garrantzi handia hartuko duen gai batean prestatu dira, zalantzarik gabe. Era berean, Blockchain-ek gardentasun eta trazabilitate handiagoa eman die proiektuei, eta nabarmen erraztu du ere justifikazio prozesua.

JAKIN GEHIAGO

Balantze ekitaldia

CIVICANen egin zen Nafarroa Solidarioaren balantze ekitaldia, eta bertan egon ziren Nafarroako Kutxa Fundazioko eta “la Caixa” Fundazioko ordezkariak, erakunde eragileetako kideak (Nafarroako Unibertsitatea, NUP, PES, CEN, Diario de Navarra Fundazioa eta Diario de Noticias), eta garatutako proiektuetako ordezkariak.

Atzera begiratu, eta hilabete zailetan landutako eta lortutako guztiari erreparatzeko unea izan zen, eta bereziki aztertu ziren Nafarroa Solidario honen zenbait gai.

Horrela, mintzaldi instituzionalez gainera, bertatik bertara ezagutu ahal izan genituen Nafarroako Unibertsitatearen, NUPen, Diario de Navarra Fundazioaren edo CENren esperientziak proiektuetan inplikatzeko garaian, eta lankidetzaren eta aliantzen garrantzia azaldu ziguten.

Amaitzeko, Nafarroa Solidarioaren laguntzaz proiektuak garatu zituzten hainbat erakunderen balorazioa ere entzuteko aukera izan genuen. Ekimen honen arrakasta kasu batzuen berri eman zuten; hala, azaldu zuten nolako inpaktua izan zuten onuradunengan, nola lortu zuten erakundeak haztea eta, bereziki, nola aldatu zitzaien bizitza pertsona horiei.

JAKIN GEHIAGO

icono
1.000.000

EKARPEN EKONOMIKOA –EUROAK–

icono
12

PROIEKTU BABESTUAK

icono
46

ERAKUNDE PARTE HARTZAILEAK

icono
396

PERTSONA ATXIKIAK