Beti aktiboak
2021. urtean, “Siempre acompañados” programa jarri zen martxa Iruñean, kolektibo horretan gertatzen diren bakardade egoerei aurre egiteko; isolamendu hori, gainera, areagotu egin da azken urtean pandemiaren eraginez. Donibane Auzoko Adineko Pertsonaren aldeko Itunaren testuinguruan kokatzen da programa, Itun horretan kolektibo horrekin ari baitira lanean 2018. urteaz geroztik Pauma esku hartze taldearen eskutik.
Era berean, CONVIVE programa hedatzeko urtea izan da; izan ere, Txantreako Santesteban zentroko hasierako kokalekutik Nafarroako Kutxa Fundazioaren adineko beste zentro batzuetara hedatu da, hala nola Jorge, Oskia, Ermitagaña, Larrabide, Leyre, Estafeta eta Zangoza. Kudeaketa eredu horrek erabakitzeko ahalmen handiagoa eman nahi die erabiltzaileei talde eragile baten bidez, eta kokatzen diren auzoetan haien inklusioa areagotu nahi da.
Eredu horren bilakaerari dagokionez, Santesteban CONVIVE zentroan, haren ibilbidearen hirugarren urtean hainbat helburu lortu dira, hala nola mendekotasun prozesuak moteltzeko beharrezkoak diren baliabideak bultzatzea, prebentzioa eta osasunaren hobekuntza indartzea, bakardade egoerak hautematea, autokudeaketa bultzatzea eta auzoko beste eragileen parte hartzea areagotzea.

ADINEKOENTZAKO ZENTROAK

asistentzia zentroetan

zerbitzu Oskia eta Leire jantoki sozialetan

dei telefono bidezko laguntza emateko

bilera Convive Ereduaren talde eragilearekin

SANTESTEBAN ASISTENTZIA-ZK -FISIKOA ETA ONLINE--

ERABILTZAILEEN ASEBETETZE-MAILA -5ETIK GORA-
