GAITASUNAK GARATZEN DITUGU

2020an, gaitasunak garatzeko zentro honek erabat egokitu zuen bere jarduera. Normaltasuna berreskuratu zuen desgaitasunaren esparruko lehen zentroetako bat izan zen. Ezarritako osasun neurrietara egokitu zen, pandemiak bereziki kaltetutako kolektibo bat artatzen jarraitzeko, hau da, desgaitasuna duten pertsonak eta haien familiak.

Zentroak, bizikidetzaren eta komunitatean parte hartzearen bidez, desgaitasuna duten pertsonen adimen gaitasunak garatzen laguntzen du, helduarorako prestatzeko. Horretarako, laguntza eta zerbitzu sare bat jartzen du erabiltzaileen esku, pertsona gisa hazi eta beren helburuak bete ditzaten.

Ikuspegi komun batetik abiatzen da, pertsona bakoitza, bere familia, profesionalak eta komunitateko beste eragile batzuk inplikatuz. Garapen pertsonala sustatzen du, testuinguru komunitario batean, pertsonaren eta ingurukoen bizi kalitatea hobetzeko.

GEHIAGO JAKIN

icono
21

ERABILTZAILEAK

icono
6

PROFESIONALAK

icono
9.4

ERABILTZAILEEN GOGOBETETZE MAILA –10etik–

icono
9.6

FAMILIEN GOGOBETETZE MAILA –10etik–

icono
9.7

PROFESIONALEN GOGOBETETZE MAILA –10etik–