ETENGABE HOBETZEN ARI DEN PROIEKTU ERREFERENTE BAT

2020an, COVID-19aren eraginez, Isterria ikastetxeak modu telematikoan jarraitu zuen ikasleei eta familiei laguntzen , eta bi zerbitzu berri jarri zituen martxan: ibilaldi terapeutikoak eta udaleku bat.

Nafarroako Kutxa Fundazioaren ikastetxe hau Iberon dago, eta erreferentzia izaten jarraitzen du Foru Erkidegoan, prestakuntza programa indibidualizatu bat baitu, pertsona bakoitzaren beharretara egokitua, gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko. 2020an, 6 eta 25 urte bitarteko 100 pertsona desgaitu trebatu ziren bertan, 70 profesionalen laguntzarekin.

Isterriaren helburua da ikasleen autonomia pertsonala hobetzeko eta ingurunean integratzen laguntzeko oinarrizko ezagutzak, balioak eta trebetasunak sustatzea. Lan filosofia pertsona bakoitzaren ezagutzan eta familien eta zentroko profesional guztien inplikazioan oinarritzen da, ahalik eta garapen pertsonal eta sozial handiena lortzeko.

Ikastetxeak, gainera, Foru Erkidego osoko pertsonak eskolatzen laguntzeko egoitza bat du, bai eta lan egin aurreko prestakuntza zentro bat ere, prestakuntza jasotzen jarraitzeko.

GEHIAGO JAKIN

icono
100

ERABILTZAILEAK 2019/20 IKASTURTEAN

icono
70

PROFESIONALAK

icono
45

PERTSONAK EGOITZAN

icono
86

IKASTETXEKO IKASLEAK

icono
14

OKUPAZIO ZENTROAN ARTATUTAKO PERTSONAK

icono
9.4

IKASLEEN GOGOBETETZE MAILA –10etik–

icono
9.6

FAMILIEN GOGOBETETZE MAILA –10etik–

icono
9.7

PROFESIONALEN GOGOBETETZE MAILA –10etik–