NAFARROAKO KULTURA EHUNA INDARTZEA

Programa honek, “la Caixa” Fundazioarekin elkarlanean sortutakoak, helburu nagusitzat du Nafarroako kultura sarea indartzen laguntzea, ikuspegi berritzaile batetik.

Martxoan, 2020ko edizioa argitaratu baino lehen, programa geldiaraztea erabaki zen. Entzute prozesu bat egin zen, Nafarroako kultura sektoreari egindako inkesten bidez, haren errealitatea eta beharrak ezagutzeko. Ondoren, oinarriak egokitu ziren eta maiatzean InnovaCultural 2020 edizioa argitaratu zen.

Kultura proposamenak indartu nahi dira, berrikuntzari babesa emanez, eta, horrela, gizartean eragin eta haren hazkundea, aniztasuna, eraginkortasuna, sormena eta ahalduntzea bultzatu, Nafarroako Foru Erkidegoaren kultura garapen berritzaile, inklusibo eta sozialago baten mesedetan. 

Programak, bere helburuari eutsiz, ezohiko egoera honi erantzun nahi dio, irizpideak egokituz eta finantzaketa aukerak zabalduz. Sektoreari laguntza eraginkorra eman nahi zaio, pandemiak eragindako ezohiko egoera honetan Nafarroako kultura ehunari eutsiz.

GEHIAGO JAKIN

icono
1.000.000

EKARPEN EKONOMIKOA –EUROAK–

icono
38

PROIEKTU BABESTUAK

icono
26.000

PROIEKTUKO BATEZ BESTEKO EKARPENA –EUROAK–

icono
3

ANTOLATUTAKO EDIZIOAK