BETI AKTIBO

2020an, COVID-19ak eragina izan zuen jardueran. Adinekoen zentroak martxotik itxita egon ziren arren, hainbat jarduera egin ziren eta zerbitzuak indartu eta zerbitzu berriak martxan jarri ziren, hala nola etxez etxeko jantoki sozialak, etxean egiteko jarduera fisikoen eta kognitiboen proposamenak eta telefono bidezko arreta zerbitzua. 

JANTOKI SOZIALAK

Alde batetik, Oskia eta Leyre zentroetako jantoki sozialak egokitu ziren etxera eramateko janari zerbitzu bat sortuta, asteko egun guztietarako, egunero 80 pertsonari zuzenduta. Arrisku edo osasun arazo handienak dituzten pertsonei janaria etxera eramateko, ezinbestekoa izan da Profesional Solidarioak Fundazioko boluntarioen lana.

ETXEAN EGITEKO JARDUEREN PROPOSAMENA

Bestalde, etxean egiteko jarduera fisikoen eta kognitiboen proposamen bat sortu zen, eta hilean behin jarduerak bidali ziren sare sozialetatik edo etxean entregatu ziren; horrela, urrats bat eman zen teknologia berrien sustapenean, baina teknologia horiek erabiltzeko aukerarik ez duten pertsona askori ere eman zitzaien zerbitzua. Gainera, aire zabaleko jarduerak sustatu ziren talde txikitan, egoerak aukera ematen zuenean.

TELEFONO BIDEZKO AKONPAINAMENDU ZERBITZUA

Telefono bidezko zerbitzu bat jarri zen abian, zentroen erabiltzaileak bakarrik ez sentitzeko; deien bidez, bakarrik edo ahul sentitzen ziren adinekoekin kontaktatu zen, eta haien oinarrizko premiei erantzun zitzaien, gure zerbitzuen bidez edo lehen mailako arreta zerbitzuetara eta gizarte zerbitzuetara bideratuz.

CONVIVE EREDUA EZARTZEA

2020an, Fundazioak bere ildo estrategiko nagusietako bat landu zuen adineko pertsonei dagokienez: Txantrea auzoan adinekoentzako zentroaren eredu berria (Convive eredua) ezartzea eta gainerako zentroetara hedatzea. Eredua adinekoen parte hartze aktiboan, gizarte eta hezkuntza akonpainamenduan eta jardueren plangintzan oinarritzen da, adinekoen behar berrien arabera.

Nafarroako Kutxa Fundazioak hamaika zentroko sare bat du Iruñerrian, eta, horietan, autonomia, parte hartze soziala eta bizikidetza aktiboa sustatzeko jarduerak garatzen dira. Zentro guztietan, kultura programak, hitzaldiak eta jarduerak (gimnasia, psikomotrizitatea, yoga, musika, pintura, etab.) egiten dira, eta belaunaldien arteko jardunaldiak eta aisialdirako beste proposamen batzuk ere antolatzen dira.

GEHIAGO JAKIN

icono
11

ADINEKOENTZAKO ZENTROAK

icono
19.403

JANTOKI SOZIALETAN BANATUTAKO OTORDUAK

icono
4.568

ERAKUNDEEI ETA ADINEKO ERABILTZAILEEI LAGUNTZEKO EKINTZAK

icono
11.783

ERABILTZAILEEN AKONPAINAMENDU EMOZIONALA –TELEFONO DEIAK–