Jun
09
2022

Isterriak eta Egun Berdeak euren bideak batu dituzte

Isterriak eta Egun Berdeak euren bideak batu dituzte
Categoría: 
Hezkuntza - Kultura

Nafarroako Kutxa Fundazioaren Egun Berdea eta Isterria hezkuntza proiektuek bat egin zuten joan den astean. Ikastetxeko ikasle batzuek bertako instalazioetan garatu zuten ingurumen jarduera hori, Iberon bertan; izan ere, leku ezin hobea da ekimen honen berezko gaiak lantzeko.

Ikastetxearen ingurune naturalari erreparatuz gero, paseatzeko bidexka bat eta baso txiki bat daude bertan, eta inguru hori hobeto ezagutzeko eta ingurumenaren inguruko zenbait gai ikasteko aukera ematen dute. Horrela, Fundazioaren helburu argietako bat betetzen da; hau da, proiektuen arteko zeharkakotasuna.

Lankidetza eta sareko lana garatzen jarraitzeko modu bat da. Nafarroako Kutxa Fundazioaren berezko proiektuak diren arren, eta ezaugarri propioak izan arren, sinergiak sortu daitezke, beste batzuekin (CIVICAN, Río Irati, Hondarribia edo adinekoen zentroekin) gertatzen den bezala.