Feb
16
2018

Egungo munduaren desafioak

Egungo munduaren desafioak
Categoría: 
Gizartea

Iruñea, 2018-02-12. Caja Navarra Fundazioak antolatu du Civicanen egingo den ziklo hau, Espacio Redo, Oxfam Intermon eta Acción contra el Hambre elkarteekin batera. Lehenengo hitzordua astelehenean izango da, otsailaren 12an, 19:30ean, honako izenburu honekin: “Yemen, la guerra olvidada del mundo árabe” (Yemen, arabiar munduaren ahaztutako gerra). Javier Aisak zuzenduko du saioa.

Kazetari iruindarrak Arabiako penintsularen hegoaldean kokaturiko herrialde horretaz hitz egingo digu. Ekialde Hurbileko beste eremu batzuen baldintzatzaile tragikoetako asko biltzen dituen leku bat da. Nolanahi ere, ikuspegi positiboagoak ere eskainiko dizkigu; emakumeen rol bakegilea, esaterako.