Feb
16
2018

DYA Navarraren “Nos movemos contigo” (Zurekin mugitzen gara) proiektua

DYA Navarraren “Nos movemos contigo” (Zurekin mugitzen gara) proiektua
Categoría: 
Gizartea

Iruñea, 2018-02-08. Caja Navarra Fundazioa eta “la Caixa” gizarte ekintza lankidetzan aritu dira ekimen honetan. Helburua: mugikortasun konponbideak eskaintzea eta norberaren autonomia sustatzea, oztopo arkitektonikoak saihestuta. Eskala mugikor bat erabiltzen da pertsona jakin batzuek gauza arruntenak egiteko aukera izan dezaten; esaterako, kalera ateratzea eta sozializatzea.

Astero zortzi pertsona artatzen dituen zerbitzuaren aurkezpenean ekimenaren hartzaileen zuzeneko testigantzak entzuteko aukera izan genuen. Guztira hamabi boluntariok garatu dute proiektua, aldez aurreko prestakuntza teorikoa eta praktikoa jaso ostean.