Oct
22
2018

Nafarroa Oinez 2018

Nafarroa Oinez 2018
Categoría: 
Fundazioa

Nafarroako Kutxa Fundazioa, aurten ere, Nafarroa Oinez ekimenaren laguntzaile izan da. Aurtengo edizioa Altsasun izan da, eta Iñigo Aritza ikastolak antolatu du euskararen aldeko jaialdi hau. Eguna amaituta, jakina da Tuterak antolatuko duela datorren urteko Nafarroa Oinez jaialdia.

Aurtengo edizioan bereziki eragin nahi izan da irisgarritasunean. Antolatzaileek, Nafarroako Ikastolen Elkarteak, Nafarroa Oinez inklusiboagoa izatea izan dute helburu; pertsona guztiek, inolako bereizketarik egin gabe, Altsasuko ibilbidean antolatuta zeuden jarduera guztietan parte hartzeko erraztasuna izan zezaten.

Irisgarritasuna sustatzeko interes hori bat dator Nafarroako Kutxa Fundazioaren lehentasunetako batekin, eta halaxe jasota dauka 2018-22 Plan Estrategiko berrian.