Oct
22
2018

2018-22 Plan Estrategikoaren egikaritzaren hasiera

2018-22 Plan Estrategikoaren egikaritzaren hasiera
Categoría: 
Fundazioa

Nafarroako Kutxa Fundazioak Rio Irati zentroan aurkeztu ditu joan den udaberrian landu eta aurtengo ekainean aurkeztu den Plan Estrategikoaren egikaritzaren hasiera izango diren neurri zehatzak eta horretara bideratuko duten aurrekontua. Aurkezpenerako eman duten prentsaurrekoan Javier Miranda, Nafarroako Kutxa Fundazioaren lehendakaria, eta Javier Fernandez, erakundearen zuzendari nagusia izan dira.

Nafarroako Kutxa Fundazioak datozen bost urteetan erakundearen jarduna arteztuko duen 2018-2022 Plan Estrategikoaren egikaritzari ekin dio pertsonarik urrakorrenei zuzenduriko 18 programa eta deialdirekin; ikerketa, hezkuntza, kultura eta ondare artistikorako laguntzekin; eta elkartasunaren, parte-hartzearen eta bizikidetzaren sustapenarekin. Guztira, 15 milioi euro gehigarri Plan berrian jaso diren neurrietara bideratzeko.

Nafarroako Kutxa Fundazioaren 2019rako aurrekontua 13 milioi eurokoa izango da.

Joan den ekainean, Nafarroako Kutxa Fundazioak plan estrategiko berria aurkeztu zuen “Nafarroa solidarioago” lelopean, eta “gizarte-ekintzaren beraren izaerari, haren obligazioen eta erkidegoarekin ditugun konpromisoei buruzko gogoeta partekatuaren emaitza da”,
adierazi du Javier Mirandak. Fundazioak elkartasun eta gizarte-aurrerabide gaietan erreferentzia eta eragin handiko erakundea izatea, eta jarrera proaktibo, berritzaile, eraginkor eta sinesgarria gure ikur izan daitezen lortzea du xede.

Plan estrategiko honen lanketan, eremu guztietako 900 eragile sozial inguruk hartu dute parte, eta gure erkidegoaren egoeraren argazkia eskaintzeaz gain, ekin beharreko lehentasunak zein ziren hautematea ahalbidetu zuen. Nafarroako Kutxa Fundazioaren lehendakariak, gainera, adierazi du “Fundazioak erakundearen beraren gizarte-ekintza babesten jarraitzen duela: Civican, Hondarribiko udalekuak, Isterria eta Río Irati, bai eta nagusientzako zentroak ere, 2018-22 Plan Estrategiko berriaren eskakizun eta konpromisoak txertatuta.”

LEHENENGO ARDATZA: Egoera bereziki larrian dauden pertsonak babestea

Nafarroako Kutxa Fundazioaren Plan Estrategikoaren lehenengo ardatzak Fundazioaren zentroetan desgaitasuna duten pertsonentzako arreta indartzen du. “Bi proiektu propio ditugu, erakundearentzat oso garrantzitsuak: Isterria eta Río Irati. Bi proiektu horietan,
helburua da desgaitasuna duten pertsonentzako arretan erreferente izatea eta, gainera, lanerako metodologiaren bidez, desgaitasuna duten beste pertsona batzuk artatzen dituzten erakundeei laguntzea. Ahalik eta espezializazio handiena duen profesional-taldearekin”, baieztatu du Javier Fernandezek.

Modu espezifikoan artatuko dira, gainera, arazo sozial berriak programa zehatzen bidez, prostituziotik datozen pertsonak; ludopatia edo kontsumo arazoak dituzten pertsonentzako arreta, eta langabezian dauden adineko pertsonak artatuko dituzten programen alde eginez.
Ardatz horren barruan, baliabide eta zerbitzu guztiak beharrizanak dituzten pertsona guztientzat eskuragarri egon daitezen lan egingo da bultzatzen edo laguntzen diren proiektuetan, eta, gainera, irisgarritasunerako aholkularitza eta baliabideen zentro bat
sustatuta. Gainbeheran dauden landa eremuak biziberritzeko babesa emango da, beherantz doazen bi eremu geografikotan proiektuak sustatuta eta autoenplegurako proiektuak sortuta. Eta azkenik, kanpoan ahaztutako krisiei aurre egiteko programa bat sustatuko da, laguntzen premian dauden tokietan garapenerako kooperazio-proiektuetan lagunduz. “Lehenengo ardatzeko neurrietarako, 2019an, 870.000 euroko aurrekontua izango du Fundazioak”, esan du Javier Fernandezek.

BIGARREN ARDATZA: Elkartasuna, parte-hartzea eta bizikidetza sustatzea
Elkarte ehunari babesa ematea lehentasuna izango da ardatz honetan, Nafarroako lurraldeari kohesioa ematen diolako, irabazi asmorik gabeko erakundeen iraupen eta garapenean lagunduz. Beste lan ildo bat izango da talentua Nafarroara itzultzeko babesa ematea. Gainera, planaren bidez, bizikidetza eta elkartasun modu berriekin esperimentatzeari babesa emango
zaio. Pertsona nagusiei bideraturiko bi programa ere azpimarratzekoak dira. Lehenengoa errehabilitazio funtzionaleko programa da, nagusientzako zentroen egokitzapenerako inbertsio handi batekin osatuko dena. Gizarte eta osasun alorrerako programa da, adineko pertsonei independentzia handiagoa ematera bideratua. Bigarren programaren xedea da pertsona nagusien kolektiboan isolamenduan edo bakardadean bizi direnen egoera leuntzea. Bigarren ardatzeko neurrien aurrekontu gehigarria, orotara, 730.000 eurokoa da Fundaziorako.

HIRUGARREN ARDATZA: Ikerkuntza, hezkuntza, kultura eta ondare artistikoa babestea.
Plan Estrategikoak apustu irmoa egiten du unibertsitate-ikerketa babesteko; hori dela eta, ikerketarako 12 beka emango ditu planaren ildo estrategikoarekin loturiko proiektuetarako eta, gainera, fundazioaren laguntzarekin egindako proiektuen eragin sozialari buruzko hainbat azterlan egingo dira, bai eta gure Erkidegoko beharrizan sozialei buruzkoak ere. Hezkuntza alorreko berrikuntza-programen babesa izango da beste lan-ildo bat, “tailer- eskoletan gauzatutako programen bidez, eta gizarte-egoera zailean dauden ikasleen lan- merkaturatzea landuz; gainera, LHko ikasleen ekintzailetzarako gaitasuna sustatuz formazio- programen bidez eta gizarte-egoera zailean dauden kolektiboetarako hezkuntza-programa artistikoak martxan jarriz”, azaldu du Javier Fernandezek.

Gainera, arte eta kultura garaikidea sustatuko da Nafarroa osoan, izaera guztiz garaikidea duten programak garatuz, eta Fundazioaren espazioetan lan egiteaz gain, kultura garaikidea Nafarroa osoan hedatuz. Beste alde batetik, sormen artistikorako sariak ere emango dira, urtero egingo den deialdi baten bidez. Nafarroako ondare kultural material eta immaterialaren kontserbazioa eta zabalkundea
babestuko dira, ondare materialaren kontserbazioa eta balioan jartzea babesteko formularik egokienak zein diren identifikatuz, eta Nafarroako ondare immaterialeko obrak eta herri- kultura tradizionaleko adierazpenak berreskuratuz. Eta gainera, Nafarroako kulturari,
ondareari eta historiari buruzko programa ibiltariak ere antolatuko dira. Hirugarren ardatzeko neurrien aurrekontu gehigarria, orotara, 735.000 eurokoa izango da Fundaziorako.

LAUGARREN ARDATZA: Nafarroako Kutxa Fundazioaren sinesgarritasun instituzional, ekonomiko eta teknikoa bermatzea
Ardatz honetan komunikazio-plan berria landuko da Plan Estrategiko berriari lotuta. Javier Fernandezek gehitu du “Fundazioaren finantza-ondarea eta finantzakoa ez dena modurik egokienean kudeatzea dugu xede, Plan Estrategikoan jasotzen diren jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren giza-baliabideak eta baliabide teknikoak behar bezala kudeatuta”. Laugarren ardatzeko neurrien aurrekontu gehigarria, orotara, 300.000 eurokoa izango da Fundaziorako. Irabazi asmorik gabeko erakundeen proiektuetarako Laguntza deialdia Nafarroako irabazi asmorik gabeko erakundeen proiektuetarako Laguntza deialdira aurkezteko epea zabalduko du azaroan Nafarroako Kutxa Fundazioak. Plan Estrategikoan jasotzen diren ardatz berriak Laguntza deialdirako ardatzak izango dira.

Deialdi honetara bideratuko den aurrekontua 1,2 milioi eurokoa izango da, eta honela banatuko dira: egoera bereziki larrian dauden pertsonei laguntzeko ildorako aurrekontua 700.000 eurokoa izango da; kultura, hezkuntza eta ondarea sustatzeko ildorako aurrekontua
370.000 eurokoa izango da eta, azkenik, parte-hartzea, elkartasuna eta bizikidetza sustatzeko aurrekontua 130.000 eurokoa izango da.