Zer da?

Nafarroako Kutxa Fundazioa, hain zuzen, fundazio pribatu bat da, irabazi-asmorik gabea. Nafarroako Gobernuak eta Ekonomia Ministerioak 2014ko ekainaren 27an onartutako bere estatutuen arabera, Nafarroako gizarte, ekonomia eta kultur garapena sustatzea du helburua.

Estatutuetako 6.1. artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita, fundazioaren helburuak dira, hain zuzen, "bere jardun eremuan, gizarte, ekonomia eta kultur garapena bultzatzea; zehazki, gizarte onurarako jarduerak eta ekintzak zuzenean edo zeharka sustatuz, finantzatuz edo garatuz hainbat arlotan, besteak beste: gizarte laguntza eta gizarteratzea, osasuna, hezkuntza eta zientzia, ikerketa zientifikoa eta teknikoa, berrikuntza, ingurumenaren defentsa, kultura eta kirola, boluntariotza, gizarte ekintza eta kohesioa, historia eta arte ondarearen zaintza eta hobekuntza, garapenerako lankidetza zein laguntza humanitarioa, eta finantza hezkuntzaren sustapena".