Ago
10
2020

Hasi da Árbol Proiektua CIVICANen

Hasi da Árbol Proiektua CIVICANen
Categoría: 
Gizartea

Nafarroako Kutxa Fundazioak “Árbol Proiektua” zikloa jarri du abian uda honetan CIVICANen, belaunaldien arteko elkargune bat, sorkuntza artistikoaren bidez ideiak, ezagutzak eta historiak partekatzeko. Jarduera hau 60 urtetik gorakoentzat da, eta norbaitek lagunduta joan behar dute.
Lehenengo saioan, “Raíces en la Tierra” izenekoan, parte hartzaileek oroitzapenak partekatu zituzten material naturalekin eskulturak eginda. Hurrengo jarduerak hauek izanen dira: abuztuaren 18an, “La salvia del tronco”; irailaren 8an, “Ramas entrelazadas”; eta irailaren
15ean, “Los frutos”.
Ziklo honek agerian uzten du Fundazioak arreta eskaintzen diela adineko pertsonei, hainbat proiekturen bidez.