Ago
10
2020

Nafarroako Kutxa Fundazioak CIVICANeko udako jarduerak aurkeztu ditu

Nafarroako Kutxa Fundazioak CIVICANeko udako jarduerak aurkeztu ditu
Categoría: 
Hezkuntza - Kultura

Nafarroako Kutxa Fundazioak, COVID-19ak sortutako krisiaren ondoren Nafarroako publikoekin berriz konektatzeko helburu nagusiarekin, eta Foru Komunitateko sortzaileen eta artisten komunitatearekin lankidetzan, programazio anitz bat proposatu du, kultural interes guztiei
zuzenduta eta Nafarroako kultura ehuna bultzatzeko eta indartzeko asmoarekin. Dantza, sorkuntza artistikoa eta literatura hiru ardatz garrantzitsu izanen dira abuztuan eta irailean, CIVICANen.
Nafarroako Kutxa Fundazioak bere zentro kulturaleko programak eta zerbitzuak etengabe eraldatzen jarraitzen du, 2018-2022 Plan Estrategikoaren markoan. Horretarako, eta Espainiako Gobernuak eta Nafarroako Foru Komunitateak segurtasunaren arloan emandako
gomendioei jarraituz, udako edukien eta zerbitzuen proposamena aurkeztu du publiko guztiei zuzenduta, eta gaur egungo gizarteak aurrean dituen erronkei erantzun nahi die, ikuspegi ludiko, sozial, konprometitu eta garaikide batetik.