Mar
31
2020

Nafarroako Kutxa Fundazioak Nafarroako Gobernuaren esku jartzen ditu bere zentroak.

Nafarroako Kutxa Fundazioak Nafarroako Gobernuaren esku jartzen ditu bere zentroak.
Categoría: 
Fundazioa

Nafarroako Kutxa Fundazioak eskaintza bat helarazi dio Nafarroako Gobernuari; beharrezkoa izanez gero, bere zentro guztiak Nafarroako gizartearen esku jariko ditu, foru exekutiboak zehazten dituen beharrak asetzeko.

Erabaki honek, Nafarroako Kutxa Fundazioaren funtsari eta balioei erantzuten die, bai eta 2018-22 aldirako "Nafarroa solidarioagoa" lemapean onartu zen Plan Estrategikoan jasotako konpromisoari ere.

Nafarroako Kutxa Fundazioak adinekoen hamaika zentro ditu Nafarroan (horietako hamar Iruñerrian eta beste bat Sangüesan), Isterria ikastetxea, Civican zentroa eta Rio Irati zentroa. Joan den ostiraletik, lokal guzti hauek itxita aurkitzen dira jendearentzat.